Politika -

De Juana Chaos Venezuelan

Epailea De Juana espainiaratzeko adierazpen ofizialaren zain da

De Juana Chaos atxilotzeko bere "esku" dagoen guztia egingo duela ziurtatu du Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Eloy Velasco epaileak gaur adierazi duenez Interpolen edo Espainiako Gobernuaren adierazpen ofizialaren zain da De Juana Chaos espainiaratzea eskatzeko. Venezuelan grabatutako irudi batzuekin bakarrik ezin duela erabaki hori hartu gaineratu du.

Fiskaliarekin hitz egingo duela azaldu du Interpolera zuzendu behar den argitzeko, 2008an egin zuen bezala.

De Juana Venezuelan dagoela baieztatzen bada Velascok ez du oso argi ikusten herrialde horrek espainaratzea ahalbideratuko duenik. Epaileak, Arturo Cubillasen kasua gogoratu du eta orduan egindako eskariaren erantzunik ez zuela jaso esan du.

Bilaketa eta atzematea ordena bideratzen duen delitua agian Venezuelako legedian ez dela zehaztuta egongo ere aipatu du. Auzibidea eragin duen salaketa, terrorismoa goraipatzea, bi urteko kartzelarekin zigortu daiteke eta estradizioa eskatzeko muga minimoa da hori.

Barne Ministerioa

De Juana Chaos atxilotzeko bere "esku" dagoen guztia egingo duela ziurtatu du Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak. Fernandez Diazen hitzetan, Espainiako Gobernuak bere horretan jarraitzen du, "ETA erakunde terrorista delako eta desegin ez delako".

"Delitu oso larriak leporatzen zaizkion etarra epailearen esku uzteko, gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu", adierazi du Lleidan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea