Politika -

Polemika

Erkorekak dio Gotzon Sanchezen hitzek ez diotela inori kalte egiten

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak "adierazpen askatasunerako" eta "askatasun ideologikorako" eskubidea aldarrikatu du.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak uste du Coca-Colaren iragarkiko aktorearen adierazpen politikoek ez diotela inori kalte egiten eta, beraz, harrituta agertu da sortutako polemikarekin.

Erkorekak" adierazpen askatasunerako" eta "askatasun ideologikorako" eskubidea aldarrikatu du bitartekaritza judizialaren inguruko kongresu baten hasieran, Bilbon.

"Pertsona honen –Gotzon Sanchez aktorea- jarreran ez dut inori kalte egingo liokeen ezer ikusi, nahiz eta nik pertsonalki berekin desadostasunak izan", adierazi du.

Hori dela eta, ez omen du ulertzen "polemika, gaur egun gaindituta" egon beharko litzatekeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea