Politika -

Krisi sozialista

Gipuzkoako PSEk ezohiko kongresu bat deitzea erabaki du

Iñaki Arriola egungo idazkari nagusia berriz hautatzeko aukera izango da.

Iñaki Arriola. Artxiboko irudia. EFE
Iñaki Arriola
Iñaki Arriola. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako PSE-EEko Exekutibak ezohiko kongresu bat deitzea erabaki du ostegun honetan. Iñaki Arriola egungo idazkari nagusia berriz hautatzeko aukera izango da, kideen babesa baldin badu, alderdiak jakitera eman duenez.

Era honetan, Gipuzkoak bat egin du Bizkaiko eta Arabako sozialisten zuzendaritzak atzo hartutako jarrerekin, Europako hauteskundeetan galdutako babes handiaren ostean.

Gipuzkoarrek ere ez diote egunik jarri batzar horri, Euskadiko eta lurraldeetako exekutibekin "koordinatu" behar dutelako, PSEk ohar batean azaldu duenez.

Arabaren eta Bizkaiaren iragarpenaren ostean espero zen erabaki hau, eta Donostian arratsaldean egindako bilera batean hartu dute. Bertan analisi "kritiko" bat egin da, igandeko hauteskundeen inguruan, PSE Gipuzkoan lehenengo indarra izatetik hirugarrena izatera pasatu ostean, 2009ko Europako hauteskundeekin alderatuta.

Sozialistek maiatzaren 25ean 32.045 boto (% 13,57) lortu zituzten, Barne Ministerioaren behin-behineko emaitzen arabera, duela bost urte (% 26,16) baino 26.691 gutxiago.

Gipuzkoako PSEko zuzendaritzaren ustez, orain beharrezkoa da "hausnarketa epe bat irekitzea" eta alderdia "indartzeko beharrezko neurriak hartzea", "herritar gehienen konfiantza eta babesa berreskuratzeko".

Bileraren buru Arriola izan da, eta, besteak beste, PSEko hiru alkate hauek izan dira bertan: Jose Antonio Santano (Irun), Miguel de los Toyos (Eibar) eta Mikel Serrano (Zumarraga).

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea