Politika -

Inbertsioak

Datuek Adegiren kritikak 'gezurtatu' egiten dituzte, Garitanoren ustez

Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi duenez, Arantza Tapiaren deklarazioekin "zerga-itzurpenera bultzatzen dute" eta lurraldean "ez inbertitzeko deia" egiten dute.

Martin Garitano. Argazkia: EiTB
Martin Garitano. Argazkia: EiTB
Martin Garitano. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi duenez, datuek "ezeztatu" egin dituzte Adegik Bilduren politikei egindako kritikak eta Arantza Tapia Ekonomia Garapen saileko arduradunaren deklarazioekin "zerga-itzurpenera bultzatzen dute" eta lurraldean "ez inbertitzeko deia" egiten dute.

Euskararen Normalizaziorako Politiken Batzordean parte hartu ostean azalpenak eman ditu Garitanok eta Pello Guibelalde Adegiren presidenteak egindako deklarazioei buruz aritu da: Bilduren foru gobernuari kritikak luzatu zizkion, ezarritako politika fiskalak enpresariak eta enplegua sortzeko aukerak "zigortu" egiten dituelakoan. Tapiak hitz horiek berretsi egin zituen.

Ahaldun nagusiak esan du Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak egindako kritikak "errealitatetik oso urruti" daudela eta "interesak" daudela tartean, "faltsuak" direlako. Datuak eta "errealitateak" "gezurtatu" egiten dute, Garitanoren ustez, Adegiren eta "EAJren Eusko Jaurlaritzaren" diskurtso "bortitz eta katastrofista".

Garitanok azpimarratu du sailburuaren baieztapenak "larriagoak" direla, bere ustez, "zerga-itzurpenera bultzatzen dute" eta lurraldean "ez inbertitzeko deia" egiten dute, gipuzkoarren interesen aurka jokatuz.

Gipuzkoa krisialdiaren irteeraren "motorra" izango dela azpimarratu du eta Euskal Autonomi Erkidegoan eta "errealitate" hori Guibelalderen eta Tapiaren deklarazioekin alderatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea