Politika -

Atxiloketa

Harriet Agirre atxilotu dute, Donostian

Maiatzaren 27an irten zen Valdemoroko kartzelatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Polizia Nazionalak Harriet Agirre Garcia (Donostia, 1979) ustezko etakidea atxilotu du Gipuzkoako hiriburuan, Auzitegi Nazionalak maiatzean emandako euroagindu baten ondorioz. Maiatzaren 27an irten zen Valdemoroko kartzelatik.

2002an egin zuen ihes Frantziara, Poliziak Bartxako taldea desegin zuenean, eta, 2005ean, Aurillacen atxilotu zuten. Garikoitz Aspiazu Txerokiren ordezkaritzat zuten Harriet Agirre, terrorismoaren kontrako iturrien arabera.

2013ko ekainean Espainiaratu zuten, Auzitegi Nazionalak emandako bi euroaginduren ondorioz; horietako bat ETAk 2001ean hil zuen Froilan Elespe Inciarte PSE-EEko zinegotziaren hilketarekin lotuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea