Politika -
Presoak
Harriet Agirre aske geratuko da, akats baten ondorioz atxilotu ondoren
Errakuntza bat egon dela esan dute iturri judizialek. Interpolek hura atxilotzeko egindako izapideak aktibo zeuden eta Poliziak Agirre atxilotu egin zuen, aske gelditu eta hiru egunera.
Erredakzioa
Harriet Agirre Garcia aske geldituko da datozen orduetan atzo Poliziak gazte donostiarra errakuntzaz atxilotu ondoren, iturri judizialen arabera.
2005ean atxilotu zuten Frantzian eta aurreko urteko ekainean espainiaratu egin zuten. Geroztik kartzelan egon da eta maiatzaren 27an aske utzi zuten Auzitegi Nazionalaren aginduz.
Frantziak bere entregatzea formalizatu ez duela egiaztatu ostean, 1. zenbakiko instrukzio epaitegiak aske utzi zuen.
Dena den, Interpolek hura atxilotzeko egindako izapideak aktibo zeuden eta, hori dela eta, Poliziak Agirre atxilotu egin zuen, aske gelditu eta hiru egunera.
Fiskaltzak eskaera egingo dio Pedraz epaileari, horrek Frantziari Agirren entregaren izapideak egiteko eska diezaion. Halaber, behin behineko neurriak hartzeko eskatuko du ihes egiteko arriskua dagoelakoan.
Agirre Garcia 2005eko urrian atxilotu zuten Frantziako Aurillac herrian.