Politika -

BAKE PROZESUA

'ETA desagertzeko izaten ari den atzerapena' kritikatu du Urkulluk

Hildako ertzainei egindako omenaldian adierazpenak egin ditu lehendakariak.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Efe.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Efe.
Lanean hil diren ertzainak omendu dituzte Erandion

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"ETA behin betiko desagertzeko orduan izaten ari den atzerapen etsigarria", kritikatu du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak. Biktimei egindako eraso "bidegabeak" onartu behar dituela gogorarazi du. Bestalde, ETA bakea "oztopatzen" ari dela salatu du lehendakariak.

Hildako ertzainei egindako omenaldian, Erandioko (Bizkaia) ertzain-etxean, adierazpenak egin ditu lehendakariak. Ekitaldi berdinean ertzainei dominak eman dizkiete.

ETAk 2011n ekintza armatua behin betiko laga eta gero, Euskadik une "itxaropentsua" bizi duela goraipatu du lehendakariak. "ETA behin betiko desagertzeko orduan izaten ari den atzerapen etsigarria", salatu du. Era berean, "biktima errugabeen kontra aurrera eramandako eraso bidegabeak onartzeko izaten ari den atzerapena", kritikatu du.

"Gure herriaren gehiengoa elkarbizitza eta bakearen alde egiten ari den lana oztopatzeari uzteko", eskatu dio Urkulluk ETAri. Zentzu horretan, erakunde armatuaren "atzerapena" kritikatu du.

"Zapuztutako bizitzen injustizia eta hildako senitartekoen atsekabe jasanezina berriz sekula" ez deitoratzeko itxaropena azaldu du lehendakariak.

Eskerrak, Ertzaintzari

Ertzainen lana eskertu du Urkulluk. Hurbiltasuna, zintzotasuna, konpromisoa, kohesioa eta garapena Ertzaintzako baloreen ardatz izan behar direla adierazi du.

Omenaldian bost domina berde eta hiru gorri banatu dituzte buruzagiek. Hildakoen omenez minutu bateko isilunea eta lore eskaintza egin dute Ertzaintzako eta Segurtasun Saileko agintariek eta ertzainen senitartekoek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea