Politika -

Bisita ofiziala

Orain 13 egun izan zen azkenekoz erregea Euskadin

Orain 13 egun, maiatzaren 13an, erregea Gasteizera joan zen, eta bertan Urkullu lehendakariarekin eta Soria Industria ministroarekin izan zen. Mercedesen ibilgailu berriaren aurkezpenean.

Mercedesen monobolumen berriaren aurkezpenean izan da erregea

IKER GOMEZ / EITB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Espainiako erregea orain 13 egun etorri zen Euskadira azkenekoz. Izan ere, maiatzaren 20an, Gasteizko Mercedes lantegian izan zen, ibilgailu berri baten aurkezpen ekitaldian.

Abdikatzea erabaki duela iragarri du gaur goizean Juan Carlos I.ak. Erabakia urtarrilean hartu zuen eta aurretik Mariano Rajoyk eta Alfredo Perez Rubalcabak bakarrik zuten abdikazioaren berri.

Orain 13 egun, maiatzaren 13an, erregea Gasteizera joan zen, eta bertan Urkullu lehendakariarekin eta Soria Industria ministroarekin izan zen. Mercedesen ibilgailu berriaren aurkezpenean.

Ekitaldi horretan, erregeak ibilgailu berria probatu zuen eta, ondoren, langileekin hizketan aritu zen.

Aste honetan bertan, asteazkenean, Asturiasko printze-printzesak Nafarroan izango dira, Viana Printze Sariak banatzeko.

Juan Carlos I.ak abdikazioa iragarri duenetik bere semeak hitz egingo duen aurreneko eguna izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea