Politika -

Gipuzkoa-Jaurlaritza

Tapiaren kargugabetzea eskatu du EH Bilduk,esandakoa zuzentzen ez badu

Eusko Jaurlaritzak enpresariak babesten dituen bitartean, "beste batzuk konfrontaziotik, xantaiatik edo estortsiotik datoz", adierazi zuen Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburuak.

Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EiTB
Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EiTB
Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburua kargutik kentzeko eskatu dio EH Bilduk Iñigo Urkullu lehendakariari, baldin eta Tapiak Gipuzkoako Diputazioaren kontra egindako "salaketa amorragarriak" zuzentzen ez baditu. Izan ere, Gipuzkoako Diputazioa estorsioarekin eta xantaiarekin lotu zuen Tapia sailburuak.

Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkideak "iraingarritzat" eta "onartezintzat" jo ditu Tapia sailburuak Adegiren Enpresaren Egunean egindako adierazpenak. Orduko hartan, Eusko Jaurlaritzak enpresariak babesten dituen bitartean, "beste batzuk konfrontaziotik, xantaiatik edo estortsiotik" datozela adierazi zuen.

Maezturen iritziz, adierazpenok bateraezinak dira leialtasun instituzionalarekin, eta Gipuzkoako Diputazioari delitu bat inputatzea suposatzen du.

"Axolagabetasun maila horrekin eta arinkeriaz jokatzen duen pertsona batek ezin du sailburu izan"; adierazi du Dani Maeztuk ohar batean.

Duela hilabete, EH Bilduk Arantza Tapiaren agerpena eskatu zuen Eusko Legebiltzarrean; izan ere, "Gipuzkoako zerga politika kritikatzeko bere ahaleginean zerga iruzurraren apologia egin zuen". Maeztuk azaldu duenez, Tapia sailburuak oraindik ez die erantzun.

"Ekaina aurretik Legebiltzarrera ez badator, eta esandakoa zuzentzen ez badu, Iñigo Urkulluk kargutik kendu beharko du", nabarmendu du Maeztuk, eta EH Bilduk eskari hori egingo diola gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea