Politika -
Eudelen batzar nagusia
Erkoreka:'EAEko udalek Estatukoak baino autonomia gehiago izango dute'
Eudel Euskadiko udalen elkarteak urteko bilera egin du gaur Basaurin, eta azken hiru urteetan lehenengoz, EH Bilduren agintepean dauden udaletako ordezkaritza batek ere parte hartu du.
Erredakzioa
Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justizia sailburuak esan du EAEko udalen legearen inguruko negoziazioak aurrera doala eta udalekin eta Diputazioekin elkarlanean ari direla udalen autonomia eta finantziazioa legez jasotzeko helburuarekin.
Eudel Euskadiko udalen elkarteak urteko bilera egin du gaur Basaurin, eta azken hiru urteetan lehenengoz, EH Bilduren agintepean dauden udaletako ordezkaritza batek ere parte hartu du.
Erkorekak esan du, udalen lege berriari esker, EAEko udalek “araubide propio eta berezia” izango dutela, Estatuko gainerako herrietan baino “autonomia esparru handiagoekin”.
Antolaketari dagokionez, autonomia areagotu eta finantziazio bideak finkatzea dira Udal Legearen helburu nagusiak.
Lege berriaren inguruan Jaurlaritzak “akordio zabalak” hitzartu ditu Eudelekin, Erkorekaren hitzetan.
Lehen aldia izango da, onartuz gero, udalek Lege propio bat izango dutela.
Bestalde, EH Bilduko alkateek bi proposamen aurkeztu dituzte udalen autonomia eta finantziazioaren inguruan.
Ibai Iriarte Tolosako alkateak EAEko 80 alkateren sinadurak eraman ditu, Eudelek izan behar duen egitearen inguruan eztabaida zabaltzeko.
Ibone Bengoetxea Eudeleko presidentea “pozik” agertu da parte hartzearekin, eta gaurko bileran elkarrizketa zabaltzea proposatu die EH Bilduko alkateei, Euskadiko udal guztiek “elkarte bakarrean ordezkatuta egon daitezen”.