Politika -

Gipuzkoako Foru Aldundia

Aurrekontu-ituna berehala betetzea eskatu dio EAJk Bilduri

Markel Olanok (EAJ) kezka agertu du ''suspertze ekonomikoari ekiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak agerian uzten du lidergo faltagatik''.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk Gipuzkoako Foru Aldundiari  eskatu dio ekonomia suspertzeko asmoz Bildurekin sinatutako aurrekontu-itunaren ekimenak ''berehala'' martxan jartzea. Jeltzaleen hitzetan, atzerapenez dabil Aldundia egoeraren diagnostikoan eta martxan jarri beharreko neurrietan.

Markel Olano EAJk Gipuzkoako Batzar Orokorretan duen bozeramaileak kezka agertu du ''suspertze ekonomikoari ekiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak agerian uzten du lidergo faltagatik''.

Olanok dio bere alderdiak jakin badakiela ''atzerapena dagoela Gipuzkoako enpresen egoeraren diagnostikoan zein egoerari aurre egiteko talka-neurrietan''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea