Politika -
'#CatalansWantToVote'
ANC eta Omnium batu egin dira prozesua nazioartera zabaltzeko
Assemblea Nacional-ak Katalunian galdeketa azaroaren 9an egitea eskatuko du 'castellera' jaurdunaldietan, Europako zortzi hiritan egingo diren ekitaldietan.
Erredakzioa
Assemblea Nacional-a (ANC) osatzen duten 30 asanblada baino gehiagok Omnium Culturalekin bat egingo du igande honetan, Europako zortzi hiri baino gehiagotan egingo diren 'castellera' jardunaldietan, '#CatalansWantToVote' lelopean, Katalunian galdeketa azaroaren 9an egitea eskatzeko.
ANCk gaur, larunbata, ohar baten bidez jakinarazi duenez, atzerriko asanbladetako ehunka boluntariok lagunduko dute ekimena gauzatzeko, eta kontsulta egitea nahi dutela nazioartera zabaltzeko.
Suitzan, Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian, Portugalen, Belgikan eta Italian bizi dira boluntario gehienak; eta hedabideetan, sare sozialetan eta kalean informazioa emanda parte hartuko dute ekitaldiaren hedapenean. Gainera, segurtasuna mantentzeko lanetan eta logistikan ere lagunduko dute.