Politika -
Euskadiren etorkizunerako
Urkulluk 'proiektu komun baten eraikuntza partekatuaren' alde egin du
Lehendakariaren ustez, Gasteizeko Santa Maria Katedralaren berrirekitzea "partekatutako lanaren eredua da".
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariaren ustez, Gasteizeko Santa Maria Katedralaren berrirekitzea "partekatutako lanaren eredua da". Hortaz, eta Euskadiren etorkizunari dagokionez, "proiektu komun" baten partekatutako eraikuntzaren alde egin du.
Hausnarketa hori sare sozial batean egin du Urkulluk, Gasteizeko Santa Maria Katedralaren berrirekitzean egon ostean; adierazi duenez, lan arkitektoniko "bikaina" da.
"Ondasun historiko bat berreskuratzeko guztion artean egindako lanaren adibidea da, garai berrietarako moldatzeko eta etorkizunari begira proiektatzeko", nabarmendu du Urkulluk.
Denak "elkarrekin", ametsa egia bilakatzeko
Lehendakaria pozik azaldu da; izan ere, "denak, elkarrekin" amets bat egia bilakatzeko gai izan dira. Adierazi duenez, lan honetan "herri honen arima" ikusten da; eta hori izan behar da etorkizuneko Euskadirentzako eredua. "Proiektu komun baten partekatutako eraikuntza da sekretua".
"Oinarri eta zutarri sendoak eta egitara indartsua. Gorputza ikaragarria da, baina gehiago dago. Lan arkitektonikoa da, eta giza lan bat ere bai. Guztien artean egindakoari esker berriro sortu den lana", esan du.