Politika -
Ustezko ustelkeria
Santiagoko alkateak kargua utzi du zazpi zinegotzik alde egin eta gero
Agustin Hernandez Galiziako Gobernuaren Ingurumen kontseilariak karguan ordezkatuko duela iragarri du Angel Currasek. Curras Pokemon operazioan inputatu zuten.
Erredakzioa
Angel Curras Santiagoko alkateak kargua utzi du zazpi zinegotzik alde egin eta gero. Zazpi zinegotzi horiek prebarikazioagatik zigortu dituzte. Gainera, beste bi zinegotzik borondatez ospa egin zuten, hori bai Pokemon operazioan inputatuta daude.
Agustin Hernandez Galiziako Gobernuaren Ingurumen eta Azpiegitura kontseilariak karguan ordezkatuko duela iragarri du Currasek. Hernandez 2011ko udal-hauteskundeetara PPk aurkeztutako zerrendan azkena zen.
Santiagoko alkateak prentsaurrekoa deitu du arratsalderako, teorian bere Exekutibo berria azaltzeko, baina ezustekoa eman du agintariak. Hamar egunen buruan bederatzi zinegotzik kargua utzi zuten, horietako zazpi legeak derrigortuta; izan ere, prebarikazioagatik inhabilitatu dituzte. Beste bik borondatez dimisioa aurkeztu zuten, baina alkatea bezalaxe Pokemon operazioan inputatu dituzte.
Agerraldia atzerapenarekin hasi da. Hiriaren egonkortasuna bilatzen saiatu dela azaldu du Currasek. 2012ko apirilean Alkatetza bereganatu zuen. Gerardo Conde Roak kargua utzi zuen orduan, zerga delituagatik zigortu baitzuten.