Politika -
Konstituzionaleko epaile ohia
Enrique Lopez magistratua Auzitegi Nazionalera itzuliko da
Kaskorik gabe eta mozkorturik motorra gidatzen harrapatu zuten Madrilgo udaltzainek, eta Auzitegi Konstituzionaleko kargua utzi zuen ekainaren hasieran.
Erredakzioa
Enrique Lopez magistratua kaskorik gabe eta mozkorturik motorra gidatzen atzeman zuen Madrilgo Udaltzaingoak. Orduan Auzitegi Konstituzionaleko epailea zen, baina ekainaren hasieran dimisioa aurkeztu zuen. Lopezek karrera judizialera itzultzea eskatu zuen eta Auzitegi Nazionalera itzuliko da.
Joan den astelehenean aurkeztu zuen eskaera magistratuak, eta 20 eguneko epea du Auzitegi Nazionaleko zigor arloan izango duen postura itzultzeko.
Botore Judizialeko iturrien arabera, eskaera egin ondoren modu automatikoan itzuliko da Auzitegi Nazionalera. Hala ere, kasua Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak hilaren 17an egingo duen osoko bilkuraren aztertuko da, eguneko gai-zerrendan baitago.
Enrique Lopezek ekainaren 2an aurkeztu zuen dimisioa, eta egun horretan bertan onartu zuen Francisco Perez de los Cobos Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak.