Politika -

KRISIA PSOE-N

Patxi Lopez: 'Pere Navarro sozialista handia da, eta erreferentea'

Alderdia gidatzeko balizko hautagaien artean Madina "gustukoena" ote den galdetu diotenean, "aurkezten denean hitz egingo dugu, oraingoz ez dago hautagairik", esan du.

Patxi Lopez, PSE-EEko idazkari nagusia. Efe.
Patxi Lopez, PSE-EEko idazkari nagusia. Efe.
Patxi Lopezek berretsi du ez dela Idazkaritza Nagusira aurkeztuko

0:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak "ibilbide luzea" opa dio Pere Navarro PSCko idazkari nagusiari, "sozialista handia eta erreferentea delako".

Legebiltzarreko saioaren aurretik egindako adierazpenetan, PSCk bizi duen egoera "modu onean konpontzea" espero duela adierazi du, eta Navarrori "errespetu handia" diola gaineratu du. "Sozialista handia da, erreferentea, eta PSOE osoan gauza asko mugitzea lortu du", nabarmendu du Lopezek.

Alfredo Perez Rubalcabaren ondorengotzari dagokionez, Patxi Lopezek bere burua hautagai aurkezteko asmorik ez duela berretsi du.

Madina, "gustukoena"

Patxi Lopezek onartu egin du alderditik bere burua PSOEko idazkari nagusi izateko aurkezteko eskatu diotela, baina horretarako asmorik ez duela esan du berriro ere.

Eduardo Madina hautagai "gustukoena" den galdetu diotenean, PSE-EEko liderrak esan du oraingoz hautagairik ez dagoela. "Aurkezten denean hitz egingo dugu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista