Politika -

Barne hauteskundeak

Eduardo Madinak PSOEko idazkari nagusirako hautagaitza aurkeztu du

Espainiak "modernitate shock bat" behar duela adierazi du euskal sozialisak.

Madinak PSOE zuzentzeko bere hautagaitza iragarri du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Madina diputatu sozialistak hautagaitza aurkeztu du PSOEko idazkari nagusirako, Espainiak "modernitate shock bat" behar duela iritzita.

Madinak Senatuko pasilloetan egin du hautagaitzaren aurkezpena, Ramon Rubial sozialista historikoaren bustoaren alboan.

Horren esanetan, herrialdearen egoera "oso larria" dela jakinda erabaki du PSOEko burua izaten saiatzeko lehiari ekitea. "Aro berria hasiko da PSOEn uztailaren 13an", aldarrikatu du.

Dagoeneko bost dira PSOEko idazkari nagusirako hautagai ofizial izateko beharrezkoak diren 10.000 sinadurak lortzeko bidea abiatu dutenak. Besteak Pedro Sanchez diputatua, Jose Antonio Perez Tapias Izquierda Socialista mugimenduko burua, Alberto Sotillos PSMko kidea eta Manuel Perez Garcia militantea dira.

Susana Diaz Andaluziako Gobernuko presidenteak eta Patxi Lopez lehendakari ohiak errefusatu egin dute hautagaitza aurkeztea, eta Juan Fernando Lopez Aguilar Justizia ministro ohiak astelehenean iragarriko du zer egingo duen.

Ramon Jauregui Euskalduna efe

Ramon Jauregui Euskalduna Jauregian, Bilbon. Argazkia: EFE

Aldaketa "garrantzitsua"

Ramon Jauregui PSOEko eurodiputatuaren hitzetan, Eduardo Madina eta Pedro Sanchez alderdikideak herrialdean aldaketa "garrantzitsu" bat egiteko aukera dira.

Adierazpenak Bilboko Euskalduna Jauregian egin ditu Jaureguik, arratsaldean. El país que seremos. Un nuevo pacto para la España posible liburua aurkeztu du, Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteordeak lagunduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista Eduardo Madina argazkiak