Politika -

Eskaera

Urizarrek giza katearen mezua 'ekimen' bihurtzeko eskatu dio EAJri

Giza katea "Euskal Herrian ospatu den ekitaldirik pluralenetako bat" izan dela adierazi du EH Bilduko parlamentariak.

Pello Urizarren artxiboko irudia. EiTB
Pello Urizarren artxiboko irudia. EiTB
Pello Urizarren artxiboko irudia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar EAko idazkari orokor eta EH Bilduko parlamentariak pasatu den igandeko giza katean "gizarteak bidalitako mezua ekimen zehatz" bihurtzeko eskatu die EAJri eta Eusko Jaurlaritzari. 150.000 pertsonak hartu zuten parte Gure Esku Dagok antolatutako ekimenean.

Donostian eskainitako prentsaurrekoan, Eusko Jaurlaritzaren autogobernu ponentzian "PSErekin estatutuaren eguneraketa negoziatzera" ez mugatzeko eskatu die Urizarrek jeltzaleei. EAko idazkariaren aburuz, "gizartearen iritzia ez dutela kontuan hartu esan nahiko luke horrek".

Urizarren iritziz, Gure Esku Dagok antolatutako giza katea "mugarri" izan da, "Euskal Herrian denbora askoan ospatu den ekitaldirik pluralenetako bat" izan baita. Gainera, "erabakitzeko eskubideak Euskal Herriko elkarte abertzalearen ateak gainditu ditu", politikariaren hitzetan.

Bestalde, "oinarri sozialei jaramonik egiten ez badiete, PSCri jazo zaiona" gertatuko zaiela adierazi die PPri eta PSE-EEri. Horren harira, "oinarri sozialei erantzuteko gai" izan daitezen eskatu die bi alderdiei; Urizarren aburuz, "herrialde honen etorkizuna eraikitzeko, guztion lana beharrezkoa da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gure Esku argazkiak Gizartea bideoak EH Bildu Bizkaia