Politika -

Auzibidea

Garak Eduardo Indaren kontrako auzibidea hasi du, 'irainengatik'

'El Mundo' egunkariko kazetariak Gara ETA dela, eta aipaturiko egunkaria ETAren 'sarearen' parte dela adierazi zuen telebista saio batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Gara' egunkariak auzibidea hasi du 'El Mundo' egunkariko Eduardo Inda kazetariaren kontra, telebista saio batean egunkariaren kontrako irainak egiteagatik, naiz.info atariaren arabera. Eduardo Indak Gara ETA dela, eta aipaturiko egunkaria ETAren "sarearen" parte dela adierazi zuen.

Eduardo Inda kazetariak maiatzaren 31n egin zituen adierazpen horiek telebistako eztabaida saio batean, Podemos alderdiko Pablo Iglesias buruzagiarekin eztabaidan ari zela.

Adierazpen horiek lurrikara eragin zuten, eta Iñaki Soto 'Gara'ko zuzendariak lege izapideak hasteko aukera mahai gainean jarri zuen telebista saioa emititu zen egunean bertan. Azkenean 'Gara' egunkariak izapide legalak hastea erabaki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea