Politika -

Eusko Legebiltzarra

Alfredo de Miguelen lana zalantzan jartzea kritikatu du Hazik

De Miguel funtzionario-eroskeria sare batean inputatu zuten Araban. Asier Arrese Haziko zuzendari nagusiak gogorarazi duenez, De Miguelek lan-eskubide guztiak indarrean ditu.

Asier Arrese Hazi Fundazio publikoko zuzendari nagusia. Argazkia: EFE
Asier Arrese Hazi Fundazio publikoko zuzendari nagusia. Argazkia: EFE
Asier Arrese Hazi Fundazio publikoko zuzendari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asier Arrese Hazi Fundazio publikoko zuzendari nagusiak EH Bilduri gaur gogorarazi dionez, Alfredo de Miguelek lan-eskubide guztiak indarrean ditu, nahiz eta Arabako funtzionario-eroskeria sarean inputatuta egon. Enpresa horretan egiten duen lana zalantzan jartzea kritikatu du Arresek.

Eusko Legebiltzarreko batzordean agerraldia egin du Arresek, EH Bilduk eskatuta. De Miguelen egoeraz informazioa emateko agerraldia eskatu zuten. De Miguel Arabako diputatu ohia eta Vital Kutxako presidenteorde ohia da.

Funtzionario-eroskeria, kapitalen zuritzea eta eraginen trafikoa ustez aurrera eraman zituen sareko buruzagia izatea leporatu zion Josu Izaguirre Arabako fiskalburuak De Migueli.

IKT elkarte publikoa

Diputatu ohia IKT elkarte publikoaren langilea da 2000tik. Hamar urteko lan-utzialdiaren ostean enpresara itzuli zen, jadanik inputatuta zegoenean. Enpresa Hazi Fundazio publikoaren parte izatera pasa zen ondoren.

Igor Lopez de Munainen (EH Bildu) hitzetan, De Miguelek Hazin betetzen dituen funtzioak jende gutxik ezagutzen ditu. Lankide askok lanpostuan ikusi ez dutela gaineratu du.

Delitu asko leporatu dizkioten pertsona bat proiektu konkretuetan lanean aritzeagatik kezkatuta agertu da EH Bilduko ordezkaria. Gainera, proiektu horiek zeintzuk diren ez zehaztea aurpegiratu dio Haziko zuzendariari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Araba