Politika -

Legebiltzarrean

Kargu publikoen ereduzko kodearen legea onartu dute

Herritarrek kargu publikoek jardunean hasi aurretik eta kargua utzi ostean egindakoen eta edukitako ondasunen berri izateko baliabideak agertzen dira legearen testuan.

Legeari esker, kargu publikoen jarduera eta ondasunak hobeto kontrolatuko dira. EFE.
Legeari esker, kargu publikoen jarduera eta ondasunak hobeto kontrolatuko dira. EFE.
Legeari esker, kargu publikoen jarduera eta ondasunak hobeto kontrolatuko dira. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Administrazio Publikoko karguek jardueren aitorpena aurkeztu beharko dute: jardunean hasi aurreko bi urteetakoa eta kargua utzi ondorengo bi urteetakoa, hain zuzen. Hori da ereduzko kodea eta bateraezintasun erregimena arautzen dituen legeak esaten duena.

Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordeak aho batez onartu du lege proposamena. Hurrengo pausoa osoko batzarrak oniritzia ematea da.

Araudi berriak EAEko kargu publikoei eragiten die: lehendakariari, sailburuei, sailburuordeei eta zuzendaritzako kideei, Arartekoari eta bere albokoari, besteak beste.

Foru Aldundiek eta udalek, berriz, araudi propioak dituzte, baina legearen zenbait artikuluren eraginpean ere izango dira.

Herritarrek kargu publikoen jarduerari buruzko informazioa izateko baliabideak aipatzen dira astearte honetan onartutako testuan, kargua hartu aurretik eta ondoren.

Ondasunen aitorpena

Horretaz guztiaz gain, kargu publikoek ondasunen, eskubideen eta obligazioen aitorpena ere aurkeztu beharko dute, kargua hartu aurretik bi urteetakoa eta kargua utzi ondorengo bi urteetakoa.

Hala ere, ondasunen inguruko datuak isilpekoak izango dira eta sailburuek, Legebiltzarrak, organo judizialek eta Fiskaltzak bakarrik ikusi ahal izango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea