Politika -

Justizia Unibertsala

Tibeteko genozidioaren auzia ixtea erabaki du Auzitegi Nazionalak

Epaileen arabera, auzi horiek ikertzeko baldintzak ez dira Justizia Unibertsalaren erreforman aurreikusten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko osoko bilkurak Tibeteko genozidioaren eta Falun Gong taldeko kideei egindako jazarpenaren auziak ixtea erabaki du. Epaileen arabera, auzi horiek ikertzeko baldintzak ez dira Justizia Unibertsalaren erreforman aurreikusten.

Ikerketa hori gelditzeko egin zuen Espainiako Gobernuak Justizia Unibertsalaren erreforma.

Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Zigor Aretoko epaileek bi auzi horiek artxibatzea erabaki dute, aldeko bederatzi botorekin eta aurkako zazpi bozekin.

Hala ere, Bay Hamdai Bugemaren heriotza ikertzen jarraitzea erabaki dute. Alaiunen poliziaren ibilgailu batek harrapatu zuen, eta Espainiak bertako administratzaile ofiziala izaten jarraitzen du.

Tibeteko eta Falun Gongeko auziek ez dutela Justizia Unibertsalaren erreformako baldintzak betetzen ebatzi dute epaileek: salatzaileak ez dira Espainiar herritarrak, ez dira Espainian bizi eta Espainiak ez du salatzaileen estradizioa ukatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Txina Justizia Unibertsala albisteak Espainia argazkiak