Politika -

Alderdi Popularra

Floriano: 'Urkulluk plantak egin ditu, baina Ibarretxe txiki bat da'

"Euskadin ez da inoiz egon Konstituzioa onartu ostean izan den moduko oparotasunik", adierazi du PPko Antolakuntza idazkariordeak.

Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariordea. Argazkia: EFE
Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariordea. Argazkia: EFE
Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariordea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariordeak Iñigo Urkullu lehendakariaren kritikei erantzun die gaur, Urkulluk PPren Gobernuak Euskadirekin duen jarrera salatu ondoren. "Urkulluk plantak egin ditu, baina barrenean Ibarretxe txiki bat ezkutatzen du", adierazi du Florianok.

Florianok Euskadira bisita egin du gaur, eta Uribe Kostako eta Durangaldeko PPren zinegotziekin bilerak egin ditu, Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentea lagundu zuela.

PPko Antolakuntza idazkariordeak prentsaurrekoa eman du Bilbon, eta kazetariek Lehendakariaren kexak direla eta galdetu diote. Urkullu "gogaituta" agertu da PPk "euskal ekimenen aurrean duen jarrera oztopatzailearekin", eta Espainiako Gobernuari "gobernatzeko eta euskal herritarrak bakean uzteko" eskatu dio.

"Oparotasuna"

Florianoren hitzetan, "Euskadin ez da inoiz egon autogobernurako gaur egun dauden beste aukera, Gobernuak ez ditu inoiz askatasunak hainbeste aitortu eta Euskadin ez da inoiz egon Konstituzioa onartu ostean izan den moduko oparotasunik".

"Hortik aurrera, batzuek Ibarretxe jaunaren garaietako diskurtsoaren antz handiagoa duen diskurtsoa egin nahi baldin badute, egin dezatela, baina ez dezatela aitzakiarik bilatu aitzakiarik ez dagoen tokian, gauzak errazteko prest dagoen gobernurik bada hori PPren gobernua baita", esan du Florianok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea