Politika -

Polemika

Montorok ere sicav bati lotutako funtsa izan zuen

Espainiako Ogasun ministroak adierazi du funts horretan duen dirua aitortu duela. Eurodiputatu izan zen garaian izan zuen sicav bati lotutako funts hori.

Cristobal Montoro. Foto: EFE
Cristobal Montoro. Foto: EFE
Cristobal Montoro. Foto: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak ere Europako Parlamentuak eskaintzen duen sicav bati lotutako borondatezko pentsio-funtsa duela esan du. Nolanahi ere, horren arabera, funts horretan duen dirua aitortu du.

Montorok Kongresuan eman ditu azalpen horiek kazetariekin izandako elkarrizketa batean. Oraindik ez omen du pentsio-funtseko dirua atera, baina ateratzeko aukera du jada, horretarako behar duen gutxieneko adina baitu.

Ogasun ministroak esan duenez, funts horretan duen diru guztia deklaratu du, diru hori atera arte horri dagokion zergarik ordaindu behar ez badu ere; izan ere, horren berri eman behar zuela uste du, aurreztutakoa jaso eta horri dagozkion zergak ordaintzen dituenean Ogasunak horren jatorria zein den jakin dezan.

Batera zein bestera, ministroaren esanetan, eurodiputatu izan zenean bakarrik egin zituen ekarpenak borondatezko pentsio-funts horretan (lau urte baino gutxiago eman zituen eurodiputatu gisa), eta ez da batere irregularra ez funtsa bera ez funts hori kapital aldakorreko inbertsio sozietate batek, sicav batek, kudeatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea