Politika -

Krisia PSOE-n

Madina: 'Parte-hartze handiagoak politika hobea ekartzen du'

Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaiak esan duenez, "pozez zoratzen" du bozak zein lurraldetik jaso dituen jakiteak; berak ere eskatu duela ziurtatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Madina PSOEren idazkari nagusia izateko hautagaietako batek esan du berak eskatu ziela botoa militanteei eta berak ere eskatu duela jakitea bozen jatorria, bere ustean, "parte-hartze eta gardentasun handiagoa politika hobe baten sinonimo" direlako.

"Nik eskatu nuen bozketa zuzena egitea eta nik eskatu dut babesa nondik datorren jakinaraztea", esan du Madinak hedabideen aurrean, Madrilen, bere taldearekin bilera bat egiten ari zela egindako atsedenaldi batean.

"Harrituta nago baten bati ondo iruditzen ez zaiolako", esan du (bozak nondik etorri diren jakitea eskatzeagatik). "Norbait politika egiteko aspaldiko moduak berreskuratu nahi baditu, garbi esan dezala".

Sanchez, "pozaren pozez"

Bestalde, Pedro Sanchez Idazkaritza Nagusirako hautagaietako batek esan duenez, "pozez zoratzen" du bozak zein lurraldetik jaso dituen jakiteak, eta berak ere PSOEren Etika Batzordeari eskatu diola ziurtatu du.

Santa Olallan Espainiako alkate eta zinegotziekin ekitaldi batean parte hartu aurretik, Sanchezek eskerrak eman du alderdikideengandik, "Espainia osotik", jasotako babesagatik, eta espero du gehiengo bihurtzea uztailaren 13rako.

Sanchezen arabera, bere helburua "alderdi sendo eta batua" egitea da, eta militanteei aldaketa gauzatzeko lagun diezaioten eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista Aldaketa PSOEn argazkiak