Politika -
Noos auzia
BJKNk Castro epailea ez gutxiesteko eskatu dio Horrach epaileari
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko sei kidek fiskalaren aurkako neurriak hartzeko eskatu zuten, Noos kasuko epailearen aurka egindako inputazioengatik.
Erredakzioa
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko batzorde iraunkorrak Jose Castro Noos auziko epailearen aurka ez mintzatzeko eskatu dio Pedro Horrach ustelkeriaren aurreko fiskalari, haren lana “arrazoirik gabe” ez gutxiesteko.
Akordioak ez ditu ez epailea, ezta fiskala ere aipatzen, baina atzo BJKNko sei kidek fiskalaren aurkako neurriak hartzeko eskatu zuten, Castro epaileak Cristina infanta inputatu ostean jarritako helegitean egindako akusazioengatik.
BJKNren ustez, beharrezkoa da “edozein motatako prozesu eta ekintza judizialetan, arrazoirik gabe epaile eta magistratuen lana gutxietsi dezaketen hitzik ez erabiltzeko” eskatzea.
Ostegunean, Pedro Horrach Ustelkeriaren aurkako fiskalak adierazi zuen Noos kasuko epaileak "susmo hutsengatik" mantendu zuela Espainiako Erregearen arrebaren inputazioa. Gainera, "hedabideen eraginagatik kutsadura judiziala" jasan zuela esan zuen, eta errugabea zela erakusten zuten frogak albo batera utzi zituela.