Politika -

Positibo eman zuen

Enrique Lopez magistratu ohia Auzitegi Nazionalera bueltatu da

Auzitegi Konstituzionaleko kiohiak positibo eman zuenalkoholemia-kontrol batean, motorrean Madrileko hirigunetik zihoala, kasko barik.

Enrique Lopez motorrean kasko barik eta edanda zihoala harrapatu zuen Poliziak. EiTB.
Enrique Lopez motorrean kasko barik eta edanda zihoala harrapatu zuen Poliziak. EiTB.
Enrique Lopez motorrean kasko barik eta edanda zihoala harrapatu zuen Poliziak. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrique Lopez Auzitegi Konstituzionaleko magistratu ohia lanera bueltatu da, jada, Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoan. Lopezek positibo eman zuen alkoholemia-kontrol batean, Poliziak motorrean kasko barik zihoala harrapatu ostean.

Lopezek kargua astelehenean gartu du, Goya kaleko egoitzan, eta Julio de Diego magistratuarekin partekatuko du bulegoa.

Ekainaren 17an, Lopezek Auzitegi Nazionalera bueltatzeko egindako eskaera hartu zuen Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak. Bueltatzea automatikoa da Botere Judizialaren Lege Organikoaren 355. artikuluari jarraituta.

Enrique Lopez Auzitegi Konstituzionaleko magistratu izendatu zuten Gobernuak ekainaren 13an egindako proposamenari oniritzia emanda. Proposamenak PSOEren betoa jaso zuen aurreko sei urteetan.

Dimisioa, "atzera bota ezina"

Ekainaren 2an, Francisco Perez de los Cobos Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak Lopezen dimisioa, "atzera bota ezina", onartu zuen. Lopezek aurreko egunean iragarri zuen dimisioa emateko asmoa, Poliziak egindako kontrol batean positibo eman ostean. Agenteek motorrean kasko barik zebilela gelditu zuten.

Handik egun batzuetara, eta epaitegi arruntetan egindako epaiketa azkar batean, Lopezek gertatutakoa onartu, 1.440 euroko isuna ordaintzea eta gidatzeko baimena zortzi hilabetez eta bi egunez erretiratzea onartu zuen, zirkulazioaren kontrako delitu batengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea