Politika -

Lege aurreproiektua

Jaurlaritzak kobratu egingo du arrisku handiko ekitaldiak jagoteagatik

Ertzain bakoitzagatik 31 euroko kuota ordaindu beharko da, eta azken kopurua ertzainen kopurua eta zerbitzuak iraundako denbora kontuan hartuta kalkulatuko dute.

Ertzain bakoitzeko 31 euroko kuota ordaindu beharko da. Argazkia: EiTB.
Ertzain bakoitzeko 31 euroko kuota ordaindu beharko da. Argazkia: EiTB.
Ekitaldi batzuetan Ertzaintzaren lana ordaindu beharko da

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ikuskizun publikoen eta dibertimenduzko ekitaldien legearen aurreproiektua aurkeztu du. Horren arabera, Ertzaintzak arrisku handiko ekitaldiak zaintzeko egindako ezohiko zerbitzuengatik kobratu egingo du, arrisku hori "momentukoa eta benetakoa" denean.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak aurkeztu du aurreproiektua, Gobernu Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan. Lege berriak 1995. urteko araudia eguneratuko du, eta erabilitako ertzain bakoitzagatik 31 euroko kuota ordaintzea proposatzen du. Ordaindu beharreko guztia ertzainen kopuruaren eta zerbitzuak iraundako denboraren arabera kalkulatuko dute.

Beltran de Herediak azaldu duenez, ordaindu beharreko zaintza berezi hori ez da futbol partidetan edo kirol lehiaketetan bakarrik emango, arrisku pertsonentzat eta ondasunentzat arrisku "berezia" duten ekitaldi guztietan baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea