Politika -

Adierazpenak, Panamatik

Rajoyk dio 'birsorkuntza demokratikoa' beharrezkoa dela Espainian

Hauteskunde legea erreformatzearen alde azaldu da, ''herritarrek alkateak zuzenean aukera ditzaten''.

Espainiaren 'birsorkuntza demokratikoa' premiazkoa da Rajoyren ustez

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak astearte honetan esan du Espainiaren egungo lehentasunetako bat ''birsorkuntza demokratikoa'' dela, susperraldi ekonomikoarekin batera.

Horren harian, Rajoyk ''denon ahalegina'' eskatu du, ''gure instituzioen akatsak konpontzeko''. Horretarako, PSOErekin akordioak lortzeko prest azaldu da.

Panaman egin ditu adierazpenok Espainiako Gobernuko buruak, Juan Carlos Varela presidente berriaren kargu-hartzerako bertara egindako bidaian.

Zehazki, hauteskunde legea erreformatzearen alde azaldu da, ''herritarrek alkateak zuzenean aukera ditzaten''. ''Onartu ezin dena da alderdien arteko koalizioen ondorioz herritarrek aukeratutako hautgaiak alkate ez izatea'', esan du.

Ildo horretan, Rajoyk esan du irailean hasiko dela Gobernua birsorkuntza bultzatzeko neurriak planteatzen.

PSOErekin ituna

"Estatu-gai nagusi guztietan sozialistekin ituna egin nahiko genuke, gure demokraziaren kalitatea  hobetuko luketen gai guztietan, beraz'', esan du Rajoyk.

Susperraldi ekonomikoa eta erreforma fiskala

Bestalde, Gobernuko presidenteak azpimarratu egin du Espainiak abiatu egin duela ekonomiaren susperraldia, eta enpleguaren sorreraren inguruko datuak ''oso onak'' izango direla aurreratu du.

Halaber, Gobernuaren erreforma fiskala defendatu du Rajoyk, eta horri esker herritarren % 100ek zerga-murrizketa izango duela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea