Politika -

Euskadi Irratia

Garridok Urkulluri: 'Presoak ez dira lehentasuna'

Bakerako eta Elkarbizitzarako Lantaldeaz, PPko legebiltzarkideak esan du asteon Jonan Fernandezekin izandako bilera "itxurak egiteko" baino ez dela izan, lantalde hori "hilda" dagoelako.

Laura Garrido Euskadi Irratian
Laura Garrido Euskadi Irratian
Laura Garrido Euskadi Irratian

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Garrido Alderdi Popularreko legebiltzarkideak presoen gaia alde batera utzi eta krisi ekonomikoari eta langabeziari aurre egin diezaiola eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari. "Gure gizartearen lehentasuna ez dira presoak. Benetako lehentasunak krisia eta langabezia dira, eta arlo horretan lan asko dago egiteko. Orain, badirudi Madrilen estrategiaren aurkako jarrera hartu dutela, hemengo errealitateari aurre ez egiteko", esan du.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, besteak beste, Urkulluk asteon espetxe politikari buruz hitz egiteko Madrili egindako proposamena izan du hizpide Garridok. Horren hitzetan, gizarteak espero duen pauso bakarra ETA desagertzea da. "Hori da espero dugun pausoa. Gero, gizarteratze politika legearen arabera aplikatuko da, eta baldintzak betetzen badira, gizarteratze politikak aplikatuko dira, baina, oraingoz, ETAk desegin egin behar du. Premisa hori ez da bete oraindik", zehaztu du.

Bakerako eta Bizikidetzarako Lantaldea

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiarekin aste honetan izan duten bileraz ere hitz egin du buruzagi popularrak. Garrantzia kendu dio bilerari, eta "itxurak egiteko" baino ez dela izan esan du. "Gonbidatuta geundelako joan ginen, baina itxurak egiteko baino ez zen izan. Batzuk lantaldean egoteko bete behar dituzten oinarriak ez dituzte bete. Aldaketak behar dira, baina badakigu noren partetik: bide demokratikoa egin behar dutenek aldatu behar dute jarrera. Badirudi hori ezinezkoa dela eta badirudi lantaldeak funtzionatu gabe jarraituko duela. Gure ustez, lantaldea hilda dago", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea