Politika -
Uztailak 12
Manifestazioa Gasteizen, gaixo dauden presoak aske uztea eskatzeko
Sarek deitu du martxa.
Erredakzioa
Sare plataformak manifestazioa deitu du uztailaren 12rako, Gasteizen, gaixo dauden eta zigorraren hiru laurden edo bi heren bete dituzten presoak aske uztea eskatzeko.
Presoen eskubideak defendatzen herri-plataformak egitasmoa aurkeztu du ostiral honetan Arabako hiriburuan. Agerraldi horretan, gainera, Jose Ramon Lopez de Abetxuko ETAko preso gasteiztarraren egoera salatu dute Sareko ordezkariek.
Plataformak azaldu duenez, 64 urteko presoa gaixo dago, eta 24 urte eman ditu kartzelan. Asturiasko Villabona espetxean dago Lopez de Abetxuko.
"Kartzela ez da toki egokia gaixo dauden pertsonak artatzeko. Espainiar estatuak larri dauden presoen giza-eskubideak urratzen ditu'', adierazi dute.
Hilaren 18an, Gasteizko Udalak presoa aske uztea eskatzeko mozioa eztabaidatuko du.