Politika -
Batzorde Mistoa
Kontuen Auzitegiak ez ditu nahierara aukeratutako postuak izango
Gainera, langileak hautatzeko prozesua aldatuko du eta kanpoko enpresa batek ikuskaritza egitea onartzea "aztertuko" du.
Erredakzioa
Ramon Alvarez de Miranda Kontuen Auzitegiaren presidenteak ziurtatu duenez, organoak langileak hautatzeko prozesua aldatu ea kanpoko enpresa batek ikuskaritza egitea onartzea "aztertuko" du, eta ez ditu nahierara aukeratutako postuak izango.
Alvarez de Mirandak agerraldia egin du gaur, asteartea, Kontuen Auzitegiarekiko Harremanetarako Batzorde Mistoan, El Pais hedabideak langileen kontratazioan eta lanak kontratatzean izandako ustezko irregulartasunen inguruan publikatutako artikulua dela eta azalpenak emateko.
Presidentearen arabera, "administrazioak zehazten dituen prozesuen araberakoak" izan dira kontratazio prozesuak eta ukatu du Auzitegiak kontratuak zatitu izana, konkurtso publikoaren bidez esleitzea ekiditeko, "jarduera independienteak" baitziren, eta ez zutelako 50.000 euroko muga gainditu, legeak eskatu bezala.
Oposizio auzitegien osaketa aldatzea ere aurreikusi du Auzitegiak, "legearen eraginpean ez denaren irudia ekiditeko", esan du, eta horretarako, organo fiskalizatzaile batean lan egiten duten funtzionarioak lehenetsiko dira.
Gardentasuna handitzeko beste neurri bat, "hirugarren -organo- batek ikuskaritza egitea" aztertuko dute, beste herrialde bateko kontuen auzitegia izan liteke.