Politika -

Auzitegi Nazionala

Beñat Aginagalderen absoluzioari errekurtsoa jarri dio Fiskaltzak

Isaias Carrasco hiltzea leporatu eta 32 urteko kartzela zigorra eskatu zuten, baina epaileak aske utzi zuen froga faltagatik.

Beñat Aginagaldek Isaias Carrasco hil izana ukatu zuen epaiketan. EiTB.
Beñat Aginagaldek Isaias Carrasco hil izana ukatu zuen epaiketan. EiTB.
Beñat Aginagaldek Isaias Carrasco hil izana ukatu zuen epaiketan. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak Beñat Aginagalderen absoluzioaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du Auzitegi Gorenean. Aginagalde Isaias Carrasco PSOEko Arrasateko zinegotziaren hilketagatik absolbitu zuten, froga faltagatik.

Javier Zaragozak zuzentzen duen sailak jarritako errekurtsoaren arabera, epaia ez zen bidezkoa izan 24. artikuluaren kontra doalako. Artikulu horrek tutoretza judizial eraginkorra arautzen du.

Fiskaltzak 32 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen epaiketan eta aurkeztutako frogak zigorra lortzeko nahikoak zirela uste du: hilketa terrorista, armak izatea eta helburu terroristarekin kalteak eragitea leporatu zioten Aginagalderi.

Epaian, Auzitegi Nazionaleko zigor aretoak ETAko ustezko kidea absolbitzea erabaki zuen, babestutako bi lekukoen testigantzak zigorra jartzeko nahikoak ez zirela argudiatuta.

Epaiketan, Aginagaldek Isaias Carrasco hil izana ukatu zuen, goiz hartan Medizina Fakultatean zegoela esanda, azterketa bat egiten. Ondoren lagun batekin bazkaltzera joan zen Hernaniko taberna batera, eta izan zuen, lehen aldiz, hilketaren berri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea