Politika -
Sanferminetan
Izkok Guardia Zibilaren aurrean deklaratu du ETA goratzea leporatuta
Sanferminetako txupinazoaren egunean preso ohi batzuekin sakabanaketaren amaiera eskatzeko topa egiteagatik deitu dute deklaratzera.
Erredakzioa
Amaia Izko abokatua Guardia Zibilarenean izan da gaur goizean deklaratzen, abokatuak EiTBri jakinarazi dionez.
Sanferminetako txupinazoaren egunean preso ohi batzuekin sakabanaketaren kontra topa egiteagatik terrorismoa goratzea leporatzen diote, eta inputatu gisa deklaratu behar izan du.
Orain, gertatutakoaren ikerketa epailearen esku utzi du Guardia Zibilak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea