Politika -

Epaiketa

Eguesibarreko alkate ohiaren aurkako epaiketa baliogabetu dezakete

Epailearen iritziz, eskatutako espetxe zigorra 5 urtetik gorakoa izanik, Nafarroako Auzitegia da epaiketa aurrera eraman behar duena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasatu den ekainaren 30ean Josetxo Andia Eguesibarreko alkate ohiaren aurka egindako epaiketa, lehentasunezko akzioen erosketaren ingurukoa, bertan behera gelditu daiteke, eta, kasu horretan, berriro egin beharko da Nafarroako Auzitegian.

Halaxe adierazi du gaur Iruñeako 1 zenbakidun Zigor Auzitegiko epaileak, epaia ematerako kasua aztertzen ari zela, 5 urtetik gorako espetxe zigorrak tarteko dituzten auziak Auzitegi Nazionalari dagozkiola ohartu baita.

Fiskalak eta akusazioak, egungo Eguesibarreko alkateak, bidegabeko erabiltze delitua egotzi diote Andiari, eta horrek 3 eta 6 urte arteko espetxe zigorra izan dezake. Horregatik, epaileak hiru eguneko epea eman die bi aldeei ordura arteko epaiketa bertan behera uztearen inguruan mintzatzeko. "Baldintza hauetan epai bat emateak aurreko guztia ezeztatzea ekar lezake", adierazi du.

Aldeetariko inork ez zuen egoera honen berri ez instrukzio fasean, ezta epaiketan ere, baina epaileak jakinarazi du.

Alde guztien alegazioak jaso ostean, magistratuak epaia aurkeztuko du, epaiketa bertan behera geldituko den edo ez zehaztuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Epaiketak argazkiak