Politika -

Bilera Moncloako jauregian

Hazkundea eta enplegua lehentasunak dira, Rajoyren eta Vallsen arabera

Aldebiko harremanak aztertu dituzte Gobernuko presidenteak eta Frantziako lehen ministroak. Harreman bikainak direla esan dute biek. Era berean, gai ekonomikoak jorratu dituzte.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Manuel Valls Frantziako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Manuel Valls Frantziako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Manuel Valls Frantziako lehen ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunaren lehentasunak une honetan hazkunde ekonomikoa areagotzea eta lanpostuak sortzea izan behar direla uste dute Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Manuel Valls Frantziako lehen ministroak.

Rajoy eta Valls Madrilen bildu dira gaur, Moncloako jauregian, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez. Aldebiko harremanak aztertu dituzte. Harremanak bikaintzat jo dituzte biek. Era berean, gai ekonomikoak eta atzerri politika jorratu dituzte.

Europar Batasuna aldaketa garaian dago; izan ere, EBko erakundeetako kargudun batzuk izendatzeke daude. Horrela gauzak, Europaren erronkak aztertu dituzte Espainiako gobernuburuak eta haren homologoak elkarrizketan.

Testuinguru horretan, dagoeneko gertatzen ari den hazkunde ekonomikoa areagotzeko EBk guztien esfortzua behar duela adierazi dute bi buruzagiek.

Gainera, langabeziaren aurka borroka egiteko politikak eta lanpostuak sortzeko ekimenak ezinbestekoak direla azaldu dute bi agintariek.

Bestalde, terrorismoaren aurkako borrokan bi herrialdeen arteko harreman onak goraipatu dituzte Rajoyk eta Vallsek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea