Politika -
Bilbo Zaharra
Bertan behera utzi dute presoen aldeko bazkaria
Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaielak Bilbo Zaharreko jaietan egitekoak ziren bazkaria debekatu zuen ostiralean.
Erredakzioa
Bilbo Zaharreko jaietan egitekoak ziren presoen aldeko bazkariko antolatzaileek ekitaldia bertan behera uztea erabaki dute. Bazkaria Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak debekatu zuen ostiralean. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, “presoekin eta haien familiekin elkartasuna ezin daiteke debekatu”.
Bizilagunen ordezkariek adierazpena irakurri dute eta “suminduta” agertu dira Eloy Velasco epaileak hartutako erabakiarekin. “Ez dugu ulertzen epaile batek gehiengoaren babesa duen ekintza gastronomikoa debekatzea”, argudiatu dute.
Euskadin hasitako garai berria “ilusioz” bizi dutela nabarmendu dute eta “ horrek gatazka gainditzera eraman behar gaituela” gaineratu dute. “Gurekin ez dauden bizilagunekin elkartasun adierazpenak naturaltasunez bizitzako garaia da”, adierazi dute.
“Gure inguruko presoekin eta haien familiekin elkartasun adierazpenak ezin daitezke debekatu. Hala ere, eta debekuak ekarri duen kriminalizazioa aintzat hartuta, bazkari herrikoia bertan behera uztea erabaki dugu”, iragarri dute.