Politika -

Domeinu aldaketa

Jaurlaritzaren webgune ofizialak 2015ean izango du '.eus' domeinua

Eusko Jaurlaritzaren gainerako orrialdeen migrazioa progresiboa izango da, eta ez du kanpoko inbertsiorik beharko, bertako langileek gauzatuko dutelako.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko irudia. EFE
Josu Erkoreka
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren webgunea “euskadi.net” “.eus” izatera pasatuko da 2015eko urtarrilean. Hilabete horretan dagoeneko Gobernuaren berrehun bat orrialde bainio gehiago izango dira domeinu horrekin.

Justizia eta Administrazio Publiko Sailak igande honetan jakitera eman duwenez, astearte honetako gobernu bileran webgune ofizialaren domeinuaren aldaketa onartukoo dute; era horretan 2015ean “.eus” izatera helduko da.

Dagoeneko domeinu berria duten euskal Administrazio publikoko webguneak honako hauek dira: SPRI, EiTB, Etxepare Euskal Institutua, EJIE Eusko Jaurlaritzaren informatika sozietatea eta "basquecountry.eus" turismo ataria.

Eusko Jaurlaritzaren gainerako orrialdeen migrazioa progresiboa izango da, eta ez du kanpoko inbertsiorik beharko, bertako langileek gauzatuko dutelako: Herritarren Arretarako eta Berrikuntzarako Zuzendaritzako adskribatutako 11 langilek. EJIEren laguntza izango dute.

"Euskadi.net"etik "euskadi.eus"era pasatzearekin batera, Eusko Jaurlaritzak Interneten duen irudi korporatiboa ere berriro diseinatuko dute.

Iñigo Urkulluren Gobernuaren ustez, domeinu aldaketa Interneten sozializazioan aurrera egiteko, Euskadin kanpo proiekzioa bultzatzeko eta euskara modernizatzen laguntzeko aukera bat da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea