Itxi

2014/07/31

21:14

Politika

Katalunia

Fiskaltzak Pujol familiaren kontuak eskatu dizkie Suitza eta Andorrari

Erredakzioa

Bestalde, Kataluniako Parlamentuko alderdi guztiek, CiUk izan ezik, Generalitateko presidente ohiak Erakundeen Arazoetarako Batzordean, irailaren 2an, agerraldia egitea eskatu dute.

1:05
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren aurkako salaketa (Manol Limpiasek jarri du) onartu duen Bartzelonako epaileari erreguzko mandatua bidaltzea eskatu dio Andorrara eta Suitzara, bi herrialdetan Pujolen familiaren bankuko kontuak zehazteko.

Idazki batean, Fiskaltzak Bartzelonako 31 zenbakiko instrukzio-epaitegiko epaileari Ogasunari BPEZaren deklarazio osagarriak eta bereziak eskatu dizkio, baita Ondarearen gaineko Zergari buruzkoak ere, Jordi Pujolen eta Marta Ferrusola haren emazteak aurkeztutakoak, bien seme-alabek egindakoez gain: Jordik, Josepek, Perek, Oriolek, Mireiak eta Oleguerrek.

Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiak 34 urtez atzerrian aitak utzitako herentzia ezkutatu zuela onartu zuen ostiralean.

Fiskaltzaren idatzia Bartzelonako 31 zenbakiko instrukzio-epaitegiko epaileak eginbideak ireki eta ordu gutxira iritsi da, astelehenean Manos Limpias sindikatuak Pujolen eta haren emaztearen aurka jarritako salaketaren ostean.

Pujolek irailaren 2an azalpenak ematea eskatu dute alderdiek

Kataluniako Parlamentuko alderdi guztiek, CiUk izan ezik, Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak Erakundeen Arazoetarako Batzordean, irailaren 2an, agerraldia egitea eskatu dute; horrela, Pujoltarrek 34 urtez atzerrian aitortu gabe izan duten diruaren gainean azalpenak eman ditzan.

Gaur, osteguna, Bozeramaleen Batzordeak egindako ezohiko bileran onartu dute alderdi guztiek, aipatu bezala, CiUk izan ezik, baina kontrako bota eman ez duenez, seguruenik Pujolek agerraldia egitea onartuko dute Erakundeen Arazoetarako Batzordean, irailaren 2an.

Pujol auziak “eragina” du, baina ez du kontsultarekin “amaitzen”, Duranen ustez

Bestalde, Josep Antoni Duran Lleida Kataluniako Batasun Demokratikoaren buruak esan du Pujol auziak “eragina” duela, baina ez duela Katalunian etorkizun politikoari buruzko “gehiengoaren nahiarekin amaitzen”. Kontsulta azaroaren 9rako iragarrita dago.

“Gertatutakoak gehiengo horretan eraginik ez duela pentsatzen duena oker dabil, nik eragiten duela uste dut”, nabarmendu du Duranek, Kongresuko korridoreetan.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen eta Artur Mas Generalitatekoaren arteko bileraren ostean, “elkarrizketarako atea” ireki izana txalotu du Duranek, eta kontsulta egiteko mekanismoa aurkitzea “espero” duela azaldu du. Halaber, hori “ez dela independentziaren baliokidea”, adierazi du.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;