Politika -
Euroagindua
Bilbotar bat atxilotu dute Erroman, terrorismo delituak egotzita
Besteak beste, Bandera Beltza talde anarkistako kide izatea leporatu diote.
Erredakzioa
Poliziak 40 urteko gizonezko bilbotar bat atxilotu du Erroman, Bandera Beltza talde anarkistako kide izatea egotzita, Espainiako Barne Ministerioak baieztatu duenez.
Hain zuzen ere, "talde terroristako kide izatea, lehergaiak edukitzea eta terrorismoa goratzea" leporatu diote.
Barne Ministerioaren arabera, atxilotutakoak aurrekariak ditu 'kale borroka' delituengatik. 2013. urtean ere atzeman zuten Esquadra Mossoek Sabadellen (Katalunia), Bandera Beltzako kide izateagatik, baina ondoren etxetik ihes egin zuen, kartzela saihesteko.
Italiako Prebentzio Poliziak egin du atxiloketa, Espainiako Poliziarekin lankidetzan, Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindu bat dela eta.