Politika -

ETA-ren indarkeriaren amaiaera

Bizkartzainak kentzeko prozesua irailean bukatuko dute

Ondorioz, Segurtasun Indarrek 200 agente herri segurtasun lanetarako berreskuratuko dituzte.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. EFE
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. EFE
Ertzaintzak eskolta kopurua murriztuko du

1:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailean bukatuko dute ETAk mehatxatutako goi-kargudun publikoei bizkartzaina kentzeko prozesua, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eta Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak aurreratu dutenez.

Horren ondorioz, Segurtasun Indarrek 200 agente inguru berreskuratuko dituzte, herri segurtasun lanetarako.

Euskadin, lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako kideek, Legebiltzarreko presidenteak, alderdi politikoetako buruek, justiziako goi-kargudun nagusiek eta salbuespen batzuek baino ez dute izango bizkartzaina.

Espainiako Estatuan, hauek izango dute: Errege Etxeko kideak; gobernuburua; ministroak; Kongresuko, Senatuko, Auzitegi Konstituzionaleko eta Goreneko presidenteak; fiskalburua, Gobernuak erkidegoetan dituen ordezkariak eta Segurtasuneko eta Defentsako Estatu idazkariak.

2011. urtean, 1.600 goi-kargudunek zuten bizkartzaina, Ogasun publikoak ordainduta.

Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordeak atzo SER irrati katean azaldu zuenez, bizkartzain pribatuak guztiz kenduko dituzte, baina ez tratu txarrak jaso dituzten eta mehatxatuta dauden emakumeen kasuan.

Bizkartzainak kentzeko prozesua 2012. urtean hasi zen, ETAk indarkeriaren amaiera iragarri eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea