Politika -
Manifestazioa larunbatean
11 preso gaixoren egoera 'oso larria' dela ohartarazi du Etxeratek
Gaixorik dauden presoak aske uztea eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbatean, Donostian. Protestan parte hartzeko dei egin die presoen senitartekoen kolektiboak herritarrei.
Erredakzioa
Gaixo dauden 11 presoren egoera "oso larria" dela eta egunero "okerrera" egiten ari dela ohartarazi du Etxerat kolektiboak. Gainera, presoen eskubideak urratzen ari direla salatu eta eritasun "larriak" dituztenak aske uztea eskatu du.
Gaixorik dauden presoak aske uztea eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbatean, Donostian, festen aurreneko egunean. Protestan parte hartzeko dei egin die presoen senitartekoen kolektiboak herritarrei agiri batean.
Bestalde, Frantziako eta Espainiako gobernuak "oinazea" luzatzen ari direla salatu du Etxeratek. Gobernuak "sufrimenduarekin politikan eta hauteskundeetan mozkina" lortzen ari direla erantsi du kolektiboak.
"Eskubideen urraketei amaiera emateko ordua" dela goraipatu du Etxeratek. Gaixorik dauden presoek etxean egon behar dutela aldarrikatu du.