Politika -

PPko bozeramailea

"Ametsa" eskaini eta "ametsgaiztoa" ematea leporatu dio Alonsok Masi

Alonsok ziurtatu du, independentziaren inguruko balizko galdeketarekin, Masek "amets bat" eskaini ziela katalanei eta orain "ametsgaizto bat" eman diela.

Alfonso Alonso, PPko Kongresuko bozeramailea. Argazkia: eitb
Alfonso Alonso, PPko Kongresuko bozeramailea.
Alfonso Alonso, PPko Kongresuko bozeramailea. Argazkia: eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso PPko Diputatuen Kongresuko ordezkaria kritiko agertu da Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentearekin. Izan ere, ziurtatu du, independentziaren inguruko balizko galdeketarekin, Masek “amets bat” eskaini ziela katalanei eta orain “ametsgaizto bat” eman diela.

Urriaren 9rako deituta dagoen galdeketaren kasuan, Alonsok uste du ez dela ospatuko, eta azken egunetan gizarte kataluniarra aztindu duen Pujol Kasuaren inguruan ere mintzatu da. Urte askoz gezurretan aritzea leporatu dio Generalitateko presidente ohiari.

“Ez dakit zergatik egiten zuten ihes Pujoltarrek, baina ez da gai personal bat, kataluniar guztien gaia baita, urte askotan erakunde horietako Gobernuari egiten baitzion kalte”, adierazi du.

Artur Masek gai pertsonala dela esan du asteon, baina ordezkari popularrak ez du iritzi bera azaldu: “Gai personal bat baino askoz gehiago da. Lehen ordenako gai politiko bat da, eta kataluniarrek eta espainiarrek azalpen bat merezi dute”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea