Politika -

Forondako aireportua

Forondarako plan estrategikoa eskatu dio PPk Jaurlaritzari

Barriok dio ez dagoela eskubiderik Jaurlaritza Forondako aireportuarekin egiten ari denarekin.

Forondarako plan estrategikoa eskatu dio PPk Jaurlaritzari.
Forondarako plan estrategikoa eskatu dio PPk Jaurlaritzari
Forondarako plan estrategikoa eskatu dio PPk Jaurlaritzari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk Forondako aireportuaren plan estrategiko bat egiteko ekimen bana aurkeztuko ditu Eusko Legebiltzarrean eta Arabako Batzar Nagusietan, Arabako aireportuak aktibitate gehiago izan dezan eskatuz.

Carmelo Barrio Arabako PPko bozeramailea, eta, Ana Morales, PPk Batzar Nagusietan duen bozeramailea, komunikabideen aurrean agertu dira gaur bi erakundeetan aurkeztu behar duten mozioaren testuaren berri emateko.

Barriok aditzera eman du ez dagoela eskubiderik Jaurlaritza Forondako aireportuarekin egiten ari denarekin.

Ekimenak, Eusko Legebiltzarraren eta Batzar Nagusien bitartez, Arabako aireportuaren kanpoko eremuan egin nahi duten "Vitoria Industrial Air Park" proiektuarekin aurrera ez jarraitzea eskatu nahi dio Jaurlaritzari.

Barriok saltu du Jaurlaritzak, beste behin, Arabarentzako proiektu estrategiko bat gelditu duela, Foronda alde batera utziz. Honen aburuz, solik Loiun hego haizea dagoenerako nahi dute Forondako aireportua.

Arabako PPko bozeramaileak baieztatu du Espainikoa Gobernuak Europar Batasunaren aurrean kudeaketak egin dituela dagoeneko, eta horretan dabilela, Foronda 24 orduz eraginkorra izateko ahaleginetan, hain zuzen ere. Hala ere, bere ustez Jaurlaritzak du honen guztiaren giltza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea