Politika -

Kereila

Auto ofizialek dirua Suitzara eraman zutela salatu du Manos Limpiasek

"Diru publikoarekin hori gertatzea benetan bitxia da", adierazi du Miguel Bernad Manos Limpias sindikatuko idazkari nagusiak, Pujolen eta Ferrusolaren aurkako kereila aurkeztu eta gero.

Miguel Bernad Manos Limpias sindikatuko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Miguel Bernad Manos Limpias sindikatuko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Miguel Bernad Manos Limpias sindikatuko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Pujolek gobernatzen zuen garaian Generalitateko auto ofizialek diru publikoa Suitzara eramaten zutela ziurtatu du gaur Manos Limpias sindikatuak. Dirua Genevako eta Zuricheko "bankuetan zuzenean" sartzen zutela esateko "informazioa" dutela azaldu du sindikatuak.

"Diru publikoarekin hori gertatzea benetan bitxia da", adierazi du Miguel Bernad Manos Limpias sindikatuko idazkari nagusiak, Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren eta Marta Ferrusola emaztearen aurkako kereila aurkeztu eta gero. Ustezko zazpi delitu egotzi die sindikatuak.

Iruzurraren Aukako Kataluniako Bulegoaren aurka egitea aztertzen ari dira, Bernardek erantsi duenez, "beste alde batera begiratzeagatik". Pujolen gobernuetan ustezko ustelkeria kasuetaz ohartarazi zuten enpresaburu batzuek, baina Bulegoak salaketak ez zituen aintzat hartu, Bernarden hitzetan.

Bartzelonako Argibideetako 31. Epaitegiaren aurrean kereila aurkeztu du Manos Limpiasek. Kargudunak erostea, diru publikoak bidegabe erabiltzea, eraginen trafikoa, iruzur fiskala, agiri faltsuak erabiltzea, dirua zuritzea eta prebarikazioa leporatzen  dizkio sindikatuak Pujoli. Bestalde, Marta Ferrusolari delituetan "laguntzea" egotzi dio.

Gonzalez eta Aznar, "sopikunak"

Bernarden ahotan, ustezko delituak "sare politiko, finantziero eta ekonomiko" baten parte ziren. Horrela, Felipe Gonzalezen eta Jose Maria Aznarren gobernuak "sopikunak" izan zirela uste du Manos Limpiasek. Bernarden esanetan, ustezko delituen "berri zuten, argi eta garbi".

Kereila aurkeztu behar zutela jakitera eman eta gero, auto ofizialen eta enpresaburuen salaketen informazioa jaso dutela gaineratu du Bernardek. Enpresaburuak "Generalitatearen ibilgailuetan egon ziren" Suitzara dirua eraman zutenean, azaldu duenez.

"Datozen egunetan" ustezko delituen frogak epaitegiaren esku utziko dituztela adierazi du sindikatuko idazkari nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa