Politika -

Asteazken goizaldean

Auzitegi Nazionalak ikertuko du Loiuko autobusen sutea

Andreu epailea da aste honetan guardia egiten dabilen epailea, eta berak hartu du erabakia, Ertzaintzak sabotaje ekintza bat izan daitekeela ondorioztatu ostean.

Autobusak garajetik kanpo zeuden, eta suak ez du kalterik eragin garaje barruan. Argazkia: Efe
Autobusak garajetik kanpo zeuden, eta suak ez du kalterik eragin garaje barruan.
Bost autobus kiskali dira sute batean Loiun

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak diligentziak zabaldu ditu atzo goizaldean Loiun izandako bost autobusen erreketa argitzeko. Epaileak uste du Lujua enpresako bost ibilgailuak sabotaje baten biktimak izan daitezkeela, azaldu dute iturri judizialek.

Andreu epailea da aste honetan Auzitegi Nazionalean guardia egiten dabilen epailea, eta berak hartu du erabakia, Ertzaintzak sabotaje ekintza bat izan daitekeela ondorioztatu ostean.

Izan ere, Ertzaintzak onartu du sutearen inguruan ETAko presoen aldeko orriak agertu direla. Gertakariak kale borrokarekin loturarik izan dezakeen ikertzeko asmoz, Andreu epaileak erabaki du ikerketa bide berri zabaltzea, autobusak nahita erre zituzten jakiteko, eta, horrela bada, autoreak identifikatzen saiatzeko.

Larrakoetxe enparantzako garajean erre dira

Sutea 05:00etan piztu zen, Loiun, enpresa horrek autobusak gordetzeko Larrakoetxe enparantzan duen garajean, eta suak bost autobus kiskali zituen. Suhiltzaileek itzali zuten, eta ez zen inor zauritu, baina Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Autobusak garajetik kanpo zeuden, eta, horrenbestez, suak ez du kalterik eragin garaje barruan. Ertzaintzak abian jarritako ikerketaren arabera, sutea autobus batean piztu zen eta berehala zabaldu zen beste lau ibilgailuetara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Zer gertatu da Bizkaian? Suteak albisteak