Politika -

Hondarribiko alardea

Alardearen gatazkari aurre egiteko eskatu dio Gipuzkoak Hondarribiari

Gatazkari aurre egiteko "jarrera ausarta eta aktiboa" izateko eskaria egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondarribiko Udalari.

Jaizkibel Konpainia Hondarribiako kaleetan. Argazkia: EFE
Jaizkibel Konpainia Hondarribiako kaleetan
Jaizkibel Konpainia Hondarribiako kaleetan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak "adorea erakusteko" eskatu dio Hondarribiko Udalari (EAJk zuzentzen du), eta Gipuzkoako udalerri horretan ospatzen den alardearen inguruan "gatazka bat dagoela onartu" eta horri aurre egiteko eskaria egin dio.

Emakumeek Hondarribiko alarde bakarrean parte har dezaten "konponbideak aurkitzeko jarrera aktiboa" izateko eskatu du ohar baten bidez Gipuzkoako Foru Aldundiak. Era berean, Eusko Jaurlaritza kritikatu du, honek arazoa konpontzearen alde egindako ahalegin urriagatik.

Diputazioaren esanetan, hondarribiarren % 72k eskatzen duen jarrera da hau, eta alarde batean edo bestean parte hartu behar ez izateko, gatazkari konponbide bat aurkitzearen alde azaldu da.

Eusko Jaurlaritzak duela gutxi egindako ikerketa soziologiko batean arabera, "herritarren % 43k, gaur egungo proposamena barik, beste konponbide batzuk" nahi dituzte emakumeek Hondarribiko alardean parte hartzeko.

"Soilik herritarren % 16 dago pozik" egungo egoerarekin, esan du Diputazioak. Honen aurrean azpimarratu du arazo bat dagoela eta Udalak ezin duela hori ukatu. Gatazkari aurre egiteko, "jarrera ausarta eta aktiboa" izateko eskatu dio.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Gipuzkoa Hondarribia Gizartea albisteak Hondarribiko alardea