Politika -
''Aro berria''
'Gugan konfidantza izan dezaketela erakutsi behar diegu herritarrei'
Halere, Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi izateko hautagai bakarrak Patxi Lopezen gidaritzapean alderdiak, Gobernuan zein oposizioan, egindako politika defendatu du.
Erredakzioa
Idoia Mendia PSE-EEren idazkaritza nagusirako hautagai bakarraren ustean, sozialistak egoera politikotik errekuperatzeko "herritarrei gugan konfidantza izan dezaketela erakutsi behar diegu".
EFEk egindako elkarrizketa batean, alderdiak Patxi Lopezen gidaritzapean, Gobernuan zein oposizioan, egindako politika defendatu du Mendiak, eta uste du PSOE berritu behar dela "oinarria galdu barik".
"Agintean egon ginenean -esan du- krisialdi ekonomikoko egoerak eskatzen zuen neurria eman genuen eta orain, oposizioan egonda, egin izan dugun guztia herritarren mesedetan izan da. Herritarren arazoengatik kezkatu gara, baina egia esanda herritarrek ez dute horrela ulertu, eta argi dago ez dugula asmatu", esan du.
Hori dela eta, PSE-EEk hauteskundeetan berreskuratu ahal izateko "herritarrengandik gertuago" egon behar du, eta egindako lana "helarazten" jakin.
Gainera, PSE-EEren eboluzioa beti egon da PSOEren egoerari lotuta Espainia osoan, horrenbestez, "oso garrantzitsua da PSOEk eta Pedro Sanchezek ibilbidea hastea".
Mendiaren ustean, "politika egiteko modu bat bukatu egin da, aro berri bat zabaldu eta politika, orokorrean, egiteko modu berri bat egongo da, alderdi guztietan".