Politika -
Istiluak Merkelen bisitan
Alderdiak, Santiagoko istiluen errudun, Gobernuko ordezkariaren ustez
Samuel Juarezek alderdiak eta sindikatuak kritikatu ditu eta istiluen ostean polizia bat zaurituta dagoela esan du.
Erredakzioa
Samuel Juarez Galiziako Gobernuko ordezkariak beste behin AGE eta BNG alderdietako politikariak eta CIG sindikatuko kideak kritikatu ditu, astelehen honetan Santiagon poliziaren kargarekin amaitu zen manifestazio "ilegalean" parte hartzeagatik.
Juarezen esanetan, Mariano Rajoy eta Angela Merkel Praza do Obradoiro-n zeuden eta manifestariak bertara sar ez zitezen poliziak kargatu egin zuen. Nahiz eta poliziak jantzi egokirik ez izan, "euren burua defendatu behar zuten", esan du.
Gaineratu du istiluen ondorioz agente bat "zaurita" dagoela eta polizia ez ezik, Ruben Cela Santiagoko udaletxeko BNGko alderdiko kideak ere lesioak izan zituela.
Gobernuko ordezkariaren aburuz, agintariak zeuden zonaldera gerturatzen saiatu ziren manifestariak eta, hortaz, poliziak "bere lana egin zuen", alegia, hori "sahiestu".
"Poliziak bere lana egin zuen”, baieztatu du. Gainera manifestariek indarkeria erabili zutela salatu du.