Politika -

Batzokien finantzazioa

EAJk ez du PPren kontrako salaketarik aurkeztuko

Dena den, gertatutakoa "kontuan" izango duela esan du, batzokien finantziazioaren inguruan alderdiak egindako salaketei eta iradokizunei erreferentzia eginez.

EAJk ez du PPren kontrako salaketarik aurkeztuko. Artxiboko irudia
EAJk ez du PPren kontrako salaketarik aurkeztuko
EAJk ez du PPren kontrako salaketarik aurkeztuko. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euzkadi Buru Batzarrek (EBB) astelehen honetan jakitera eman duenez, ez du PPren kontrako salaketarik aurkeztuko, baina gertatutakoa "kontuan" izango duela esan du, batzokien finantziazioaren inguruan alderdiak egindako salaketei eta iradokizunei erreferentzia eginez.

Jordi Pujolek aitortu gabeko dirua zuela publiko egin zenean iritsi ziren gertakari hauek. Euskadiko PPren zenbait kidek, tartean Arantza Quiroga, Nerea Llanos eta Borja Semper, jakitera eman zuten Euskadin ustelkeria kasuak ere izan, bazirela, zehazki, EAJren agintaldi urteetan.

Azkenaldian popularrek behin eta berriz nabarmendu dute alderdi jeltzaleak duen ondare garrantzisua, 200 egoitza baino gehiagorekin.

EBBk gaur egin du oporren osteko lehen bilera, eta gai hau mahai gainean izan dute. Euskaldiko Alderdi Popularrak "arduragabe" jokatu duela eman du aditzera eta bi alderdien arten zegoen "konfidantza txikia" hautsi egin dutela esan du.

Dena den, EBBk epaitegietara ez jotzea erabaki du, politika epaitegietara eramatea ez baita onena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea